XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MTX.: Gu, G, B, indartsuenak bagera... aiei amor eman behar... guri dagokigu makurtzea eta amor ematea.

Egia... ortografiak iraupena behar duala.

Euskerak... batasuna nahitanahiezkoa du... eboluzio bidez, amaikagarren mendez geroz goitik behera dijoa; reboluzio bidez... zer? saia gaitezen.

Gure izkuntza dalako ari gera.

H gaitza da idazlearentzat... baino irakurlearentzat?.

Gogoan dut nola... gerra-aurretik... idazle bateri h kin idazten zualako ez genion irakurtzen....

ZAT.: Orain 33 urteko Mitxelena... ez al da gaurkoa?.

MTX.: Aldez aurretik esan beharrekoak ziran... baina... begira, Euskaltzaindiak euskeraren batasuna egin dezakeala uste izatea... uste ustela da.

Zeri egin dezake Euskaltzaindiak? gidaritza edo... bideak erakutsi... zuzendaritza edo... batasun-ekintzak ortara jo dezan.

Ni... batzorde teknikorako izendatu nindutenian... linguista nintzalako edo egingo zuten.

Nik, nere ustez... eredu bat... estruktura tankerako zerbait... model... eredu bat.

MTX.: Ni atzera begira nagoela... XIIItik gora... egia, bai, XIII aldera an urbilago zeudalako batasunetik... gu orain baino (Tableroan).

Berez... fonema batek bestea sortzen du... batetik bestera aldaketa eginaz dator... zenbat eta beherago, onuntzago, etorri, orduan eta aldaketa... banaketa gehiago.

Batasuna, gero ere sor liteke... baina ez berez... baizik, koiné bat edo... esperanto-antza pixka duena... artifizial antzeko zerbait... bereizkuntzak baztertu eta bat.

Bakoitza berean jarraituaz... batasuna etorri litekeala uste izatea... EZ.

Ba da kimikan... lebe bat... alegia, bi gas (temperatura diferente)... ezin litezkeala batu... izkuntza-legean ere berdintsu.

Arira etorriaz, bi bide baizik ez daude batasunerako: edo H dutenak utzi, edo ez dutenak artu.

Nik, bigarren bidea artu dut... uste dudalako... gaur ba dala indar berri bat H nahi duana... eta bide ortan zerbait erakutsi nezakeala uste dut... orregatik sartu naiz auzi ontan.

Esaten nuen:... nere ustez: H bi bokal berdinen artean, behar danean, H bi bokal ezberdinen artean, behar danean, itz-asieran... tradizioz... itz asko dira... artu behar litzake... ontarako iztegia, jakiteko.

Nik, asieran sartzeko eskatzen badut... ez omofonuak bereizteko... baizik tradizioan dagolako... gai ontan tradizioa lege.

Baionan konsonante ondorengo h kendu... ap(h)ez... Krutwig-ek olakoetan ere sartzeko, ez baztartzeko.

Ortan, ondo dago.

Konsonante oklusiben ondoren ezezik... beste konsonanteen ondoren ere kendu... bide laburrena.

Diptongo ondoren ere... goi(h)en, gai(h)en... h gabe, kentzea obe.

Itz alkartuetan... nola? sartu behar litzake noski.

Nik... eskainiko nuke:... izkuntza idatziak tradizioa du oinarri... ala erderaz... pollo poyo cazar casar t.a. h ere gorde dute... nahiz istillu batzuk sortu....

Nik Euskaltzaindiari eskari au: Zilegi ar dezan... H erabiltzea saio bezela, begi onez ikusi dezan... bai erdikoekin bai asierakoekin.

SATR.:... oztopo aundia? ez litzake obe erdikoekin asi...?.

MTX.: Ebanjelioan ba da... Nere Aitaren etxean, gela asko dira.

Bide osoa zabalik... norbaitek bide-erdia nahi badu....

SATR.: Euskaltzaindiak... oraingoz... beharrenekoa nahi luke.